Arte Eszenikoen programazioa

Proiektua

MITUSU 20 urte bete dituen kultura- eta hezkuntza-proiektu garrantzitsu bat da eta bere helburua haur eta gazteen eta Arte Eszenikoen arteko harreman adierazgarri eta jarraitua sustatzea da.

Elkartearen xedea erkidegoko hainbat erakunde, eragile eta proiektu kulturalekin elkarlan aktiboan aritzea da, ikusleen sormen-gaitasuna eta formazioa bultzatzeko. MITUSUk Bilboko Udalaren laguntza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Kultura Ministerioaren babesa dauzka. Gainera, Azkuna Zentroak eta Campos Antzokiak ere hartzen du parte  eta proiektu honetan.

Programazioan drama garaikideak jorratzen dituzten proposamen eszeniko erakargarriak ditu. Horietako bakoitza gozatzeko, hausnartzeko, barre egiteko edo hunkitzeko gonbidapen bat da.

Bestalde, “Ikusle izatearen artea” programa paraleloak ekimenak proposatzen ditu antzezlan bat zuzenean ikusteak sortzen duen bizi-esperientzia artistiko eta kognitiboa zabaltzeko.

Abian denetik, 250.000 ikuslek hartu dute parte guztira jarduera horretan.

Diru-laguntzak

Elkarlan

Azkuna Zentroa