ARTE ESZENIKOKEN PROGRAMAZIOA

Bizkaiko ikastetxeetarako programazioa

Berriro antzokian zuekin topo egitea nahi dugu! 2021-2022 ikasturterako askotariko programazioa prestatu dugu. Badakigu oraindik ezin dugula normaltasun osora itzuli; horregatik, Haur Hezkuntzarako ikuskizunak proposatzen ditugu, bai ikastetxeetan bai antzokian.

Antzokian edukierak indarra duen araudiaren arabera murriztuko dira eta ikusleek maskarak erabili beharko dituzte.

ESZENATOKIRA!, GARRAIOAREN %50 ORDAINTZEA
Herritar guztiek Kultura eskura izan dezaten da Eszenatokira! programaren helburu nagusia, demokratizazio kulturala, alegia, ikastetxeen jatorria eta beren ikasleen maila ekonomikoa edonolakoa dela ere.
Ikasturtearen lehen hiruhilekoan, Bizkaiko hainbat herritako ikusleek programan parte hartzea sustatuko da. Horretarako antolakuntzak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, ekintzara joateko garraioaren kostuaren %50a ordainduko du.

Download (PDF, 913KB)

Dirulaguntzaileak

Elkarlanean

Azkuna Zentroa